LEGE OHARRA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoa, web honen jabe den HEZILAN SCOOP erakundearen datuen berri ematen diegu erabiltzaileei:

- Izen soziala: HEZILAN SCOOP
- Helbide soziala: KAREAGA INDUSTRIALDEA 2, 48270 MARKINA-XEMEIN (BIZKAIA)
- IFZ: F-48135321
- Telefonoa: 94 616 83 23
- E-posta: hezilan@hezilan.com
- Bizkaiko Kooperatiben Erregistroan inskribatua, 290. folioan eta 3. idazpenean.
- Domeinuaren izena: www.hezilan.com

XEDEA

HEZILAN SCOOP, webgunearen arduraduna izanik, erabiltzaileen esku jartzen du honako dokumentua, Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak (LSSI-CE) ezarritakoa betetzeko eta webgunearen erabiltzaile guztiei azaltzeko zeintzuk diren webgunea erabiltzeko baldintzak. Webgunera sartzen den pertsona orok erabiltzaile rola hartzen du bere gain, eta hemen ezarritako xedapenak eta aplikagarriak diren bestelako araudi guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du. HEZILAN SCOOP erakundeak eskubidea gordetzen du webgune honetan ager daitekeen edozein informazio mota edozein unetan aldatzeko, aurrez erabiltzaileei jakinarazi gabe. Nahikoa izango du webgunean lege-ohar hau aldatzea, beraz.

ERABILTZEKO BALDINTZAK

Web honetan HEZILAN SCOOP-ek eskaintzen dituen zerbitzuak zehazten dira. Hura erabiltzean, baldintza hauek onartzen dituzu, horien gainean edozein erreklamazio egitea baztertuaz:

1.Webgune honen zerbitzariak cookieak erabili eta bisitariaren ordenagailuan gordetzen ditu. Web-orrira egindako bisitari buruzko informazioa biltzen duten fitxategi txikiak dira cookieak; adibidez, bisita hasten eta bukatzen den data eta ordua, edo kontsultatutako atalei buruzko informazioa. Nahi izanez gero, nabigatzailea konfiguratu dezake erabiltzaileak, cookie bat jasoko duenean jakinarazia izateko edo halakorik ez jasotzeko; horrek, hala ere, ez du web-orrian sartzea eragotziko. Cookieei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu Cookie Politikaren atalean.

2.HEZILAN SCOOP-ek edozein unetan aldatu dezake du web-orriaren edukia, zerbitzuak, tarifak, bermeak, eta abar, aurrez abisatu gabe.

3. HEZILAN SCOOP -ek erabiltzailearen eskura jar ditzake hirugarrenen webguneetan sartzeko estekak edo bestelako elementuak. Guk ez ditugu orri horien produktuak eta zerbitzuak merkaturatzen, eta ez dugu horien gaineko erantzukizunik hartuko, ezta bertan jasotako edukiaren zilegitasunaren edo egiazkotasunaren inguruan, ezta informazio horren ondorioen inguruan ere. Nolanahi ere, HEZILAN SCOOP-ek adierazten du berehala ezabatuko duela estatuko edo nazioarteko legediaren, moralaren edo ordena publikoaren kontrako eduki oro eta webgune horretarako esteka, eduki horren berri emanez aginte eskudunei.

4.Web-orrian adierazitako prezioak, halakorik egotekotan, baliozkoak izango dira, akats tipografikorik ez badute eta aurrez abisatu gabe aldatu ahal izango dira.

5.Ez da beharrezkoa webgunean erregistratzea edo inolako datu pertsonalik ematea bertan nabigatzeko.

6.HEZILAN SCOOP-ek ezin du bermatu webguneak etengabe eta batere akatsik gabe funtzionatzea. Beraz, ez dugu erantzukizunik hartuko webgune honen erabileraren ondoriozko kalteengatik.

7.HEZILAN SCOOP-ek bere zerbitzuak eta produktuak eskaintzen ditu modu mugagabean, baina horien prestazioa bertan behera utzi dezake, alde bakarretik eta aurrez jakinarazi gabe.

8.HEZILAN SCOOP-ek ez du erantzukizunik hartuko bezeroak webgune hau gaizki erabiltzeagatik norberari edo hirugarrenei sortutako kalte eta galeren inguruan.

9.Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du web hau edota bertan eskainitako zerbitzuak ez erabiltzeko legearen aurkako, ordena publikoaren aurkako edo baldintza hauen aurkako jarduerak egiteko.

10.HEZILAN SCOOP-ek ez du erantzukizunik hartuko sistema informatiko batentzat ondorio negatiboak lortzeko xedearekin hirugarrenek infiltratutako birusen inguruan, transmisio telematiko batean jatorria dutenak.

11.HEZILAN SCOOP-ek ez du erantzukizunik hartuko, besteak beste, foroetan, txatetan, blog-sorgailuetan, iruzkinetan, sare sozialetan edo hirugarrenek webgune honetan edukiak modu independente batean argitaratzea ahalbidetzen duen beste edozein bitartekotan biltegiratutako informazioen eta edukien gainean. Hala ere, LSSI-CE legearen 11. eta 16. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabiltzaileen, agintarien eta segurtasun-indarren esanetara egongo da HEZILAN SCOOP, estatuko edo nazioarteko legeriaren, hirugarrenen eskubideen, moralaren eta ordena publikoaren kontra doan edozein eduki ezerezten modu aktiboan kolaboratzeko, edo, hala balegokio, eduki horiek blokeatzeko. Erabiltzaileak uste badu sailkapen horretan sar daitekeen edukiren bat dagoela webgunean, berehala eman behar dio haren berri webgunearen administratzaileari.

12.Webgune honi azterketak eta probak egin dizkiogu zuzen funtzionatzen duela egiaztatzeko. Printzipioz, urteko 365 egunetan, 24 orduz, zuzen funtzionatuko duela bermatu daiteke. Nolanahi ere, programazio akatsak egon daitezke, edo hondamendi naturalak gertatu, baita grebak edo antzekoak ere; kasu horietan, baliteke ezinezkoa izatea webgunean sartzea. Azken batean, erabiltzailea da web honetako zerbitzuen, edukien eta esteken inguruan egiten duen erabileraren erantzule bakarra.

JABETZA INTELEKTUALA, ARAUDIA ETA FOROA

Bestelakorik adierazi ezean, HEZILAN SCOOP da webgune honen nahiz bere programazioaren, edizioaren, konpilazioaren, diseinuen, logotipoen, testuen, grafikoen edota haren funtzionamendurako beharrezko bestelako elementuen jabea edo bestela, autoreen lizentzia edo berariazko baimena izango du horiek erabiltzeko. Jabetza intelektual eta industrialeko legeriak babesten ditu webguneko eduki guztiak eta dagokien erregistro publikoetan erregistratuta daude. Debekatuta dago webgune osoa edo haren zati bat erreproduzitzea edota argitaratzea, haren tratamendu informatikoa egitea, baita hura banatzea, zabaltzea, aldatzea edo eraldatzea ere, jabearen aldez aurretiko baimenik eta baimen idatzirik gabe. Webgunean agertu bai baina HEZILAN SCOOP-enak ez diren diseinuak, logotipoak, testuak edo/eta grafikoak dagozkien jabeenak dira, eta horien inguruan arazoren bat sortuko balitz, jabeek beraiek hartuko lukete horren ardura. Nolanahi ere, HEZILAN SCOOP-ek horien aurretiazko eta berariazko baimena dauka. HEZILAN SCOOP-ek jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak aitortzen dizkie titularrei, webgunean agertze edo aipatze hutsak ez duelarik esan nahi zerbitzu-emaileak horiekiko inolako eskubide edo erantzukizunik duenik, ezta horiek webgunearekiko laguntza, babesletza edo gomendio berezirik egiten dutenik ere. Erabiltzaileak webgune honetan agertzen den materialaren erabilera pertsonal eta pribatua egin dezake, baina ezingo du eduki hori merkataritza-helburuetarako erabili. HEZILAN SCOOP-ek aurreko baldintzak betetzen direla zainduko du, bai eta bere web-orrietan aurkeztutako edukiak behar bezala erabiltzen direla. Horrenbestez, erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu edo betetzen ez baditu, dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak erabiliko ditu.

APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Webgune honen eta bere jardunaren inguruko desadostasun eta auzi guztiak ebazteko, Espainiako legedia aplikatuko da. Alderdi guztiek berariaz onartzen dute hori eta, beraz, webgunearen jardunaren eta erabileraren inguruko auzi guztiak ebazteko eskumena Euskadiko epaitegi eta auzitegiek izango dute.