PRIBATUTASUN POLITIKA

HEZILAN SCOOP-ek konpromiso osoa du hartuta datuen babesari buruzko Espainiako eta Europako legediarekin eta bermatu egiten du xedatutako betebeharrak oso-osorik beteko dituela, bai eta ezarri egingo dituela Datuen Babesari buruzko 3/2018 Lege Organikoan eta Europar Batasunaren Datuen Babesari buruzko 2016/679 Araudi Orokorrean (DBAO) xedatutako neurriak.
HEZILAN SCOOP-ek erabiltzaileen esku jartzen du datuak tratatzeko erabiliko duen Pribatutasun Politika hau eta honako alderdi hauei buruzko nondik norakoen berri ematen die:

  • - Tratamenduaren arduradunaren identitatea eta harremanetarako datuak.
  • - Tratatuko diren datuak, helburuak eta horiek gordetzeko epeak eta irizpideak.
  • - Tratamenduaren oinarri juridikoa.
  • - Datu pertsonalen hartzaileak.
  • - Erabiltzaile ororen eskubideak eta horiek egikaritzeko jarraibideak.

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Identitatea: HEZILAN SCOOP
IFK: F-48135321
Helbidea: KAREAGA INDUSTRIALDEA 2, 48270 MARKINA-XEMEIN (BIZKAIA)
Harremanetarako telefonoa: 94 616 83 23
Harremanetarako helbide elektronikoa: hezilan@hezilan.com

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

BEZEROEN / HORNITZAILEEN datu pertsonalen tratamenduak:

a. Zertarako erabiliko ditugu zure datu pertsonalak?
Hezilan Scoop-en bezeroek eta erabiltzaileek ematen diguten informazioa hurrengo helburu hauekin tratatzen dugu:
- Kontratatutako zerbitzuak kudeatu, administratu eta ematea. Merkataritza-harremana kudeatzea eta mantentzea, zerbitzuak emateko, zerga-administrazioa egiteko eta kontabilitatea kontrolatzeko.
- Instalazioetarako sarbide-kontrola egitea.
- Bidalketa komertzialak egitea. Baldin eta hala onartu badu erabiltzaileak, merkataritza-, sustapen- eta/edo marketin-jarduerak egitea edozein baliabideren bitartez (elektronikoak barne, espresuki baimendutakoak), betiere, sozietatearen xedearekin eta haren jarduera profesionalekin zerikusia dutelarik.

b. Legitimazioa
Zure datuak tratatzeko lege-oinarria kontratua bera egikaritzea da eta halakorik eman badu, interesdunaren berariazko baimena.

c. Hartzaileak
- Zure datuak Herri Administrazio eskudunei eta Zerga Administrazioari jakinaraziko zaizkio, biak ala biak ezinbestekoak baitira zerbitzua emateko.
- Hala badagokio, Banku Erakundeei ere lagako zaizkio, produktutik eratorritako zenbateko ekonomikoak kudeatzeko.

d. Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datuak zerbitzua emateko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira. Behin amaituta, datuok gorde egingo dira legeak agintzen duen moduan.

Webgunearen kontaktu-orriaren bitartez eskuratutako datu pertsonalen tratamenduak.

a. Zertarako erabiliko ditugu zure datu pertsonalak?
HEZILAN SCOOP-en kontsultei erantzuteko erabiliko dugu kontaktu-orrien bidez jasotako informazioa, erabiltzaileen erreklamazioak kudeatzeko eta hala eskatzen dutenean, merkataritza-informazioa bidaltzeko.

b. Legitimazioa
Tratamendurako legezko oinarria interesdunaren berariazko baimena da.

c. Hartzaileak
Legeak hala ezarri ezean, ez zaie daturik emango hirugarrenei, eta ez da datuen nazioarteko transferentziarik aurreikusten.

d. Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?
Kontsultei eta erreklamazioei erantzuteko beharrezkoak diren bitartean soilik gordeko ditugu.

ERABAKI AUTOMATIZATUAK, PROFILAK ETA LOGIKA APLIKATUA?

Ez da erabaki automatizatuetan oinarritutako tratamendurik aurreikusten.

ESKUBIDEAK

Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean? Edonork dauka eskubidea jakiteko HEZILAN SCOOP-en bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez. Era berean, Datuen Babeserako Araudi Orokorrak aurreikusi bezala, jakinarazten dizugu hurrengo eskubide hauek dituzula:

- Zure datuak ikusi: Eskubidea duzu zure datuak ikusteko eta horrela tratatzen ari garen datuak zein diren ezagutzeko.
- Datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatu: Egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu tratatzen ditugun datuak zuzentzeko, baldin eta okerrak badira. Are gehiago, eskubidea duzu horiek ezabatu ditzagun eskatzeko, baldin eta, besteak beste, datuak beharrezkoak ez badira jaso zireneko helburuetarako.
- Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu: Egoera jakin batzuetan, eskubidea izango duzu zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik gordeko ditugu, Datuen Babeserako Araudi Orokorrak adierazi bezala.
- Zure datuak eramateko eskatu: Egoera jakin batzuetan, eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak formatu egituratu batean jasotzeko, erabilera komunekoan eta irakurmena mekanikokoan; eta tratamenduaren beste arduradun bati datu horiek helarazteko eskubidea ere izango duzu.
- Zure datuen tratamenduaren aurka egin: Egoera jakin batzuetan eta zure egoera bereziarekin zerikusia duten arrazoiak tarteko, eskubidea izango duzu zure datuen tratamenduaren aurka egiteko. Kasu horretan, zure datuak tratatzeari utziko diogu, baldin eta ez badugu egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Noiz erantzungo diogu zure eskaerari?
Zure eskaerei ahalik eta lasterren erantzungo diegu eta betiere, eskabidea jaso eta hilabeteko epean. Epe hori beste bi hilabetez luzatu ahal izango da beharrezkoa izanez gero, kontuan izanik eskaeraren konplexutasuna eta eskaera-kopurua. Arduradunak luzapenaren berri emango dio interesdunari, eskaera egin eta lehenengo hilabete horretan.

Eman duzun baimena baliogabetzeko eskubidea duzu?
Interesdunak eskubidea dauka eman duen baimena edozein unetan baliogabetzeko, baina horrek ez dio ordura arte egindako tratamenduaren legezkotasunari eragingo, hura baliogabetu aurretik emandako baimenean oinarrituta.

Nora jo behar duzu zure eskubideak egikaritzeko?
Aitortutako eskubideak egikaritzeko, honako helbide elektroniko honen bidez jarriko da harremanetan interesatua: hezilan@hezilan.com. Bestela, idazki bat bidal diezaioke HEZILAN SCOOP-i, Tratamenduaren Arduradunari buruzko lehenengo atalean adierazitako helbidera.

Baduzu erreklamatzeko eskubiderik?
Bai. Zuk, bereziki ez bazara zure eskubideen tratamenduarekin pozik geratu, kontrolerako agintaritza nazionalean erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu. Horretarako, Datuen Babeserako Espainiako Agentziara jo behar duzu: www.agpd.es.

DATUEN KATEGORIA

Hona hemen tratatzen diren datuen kategoriak:
- Identifikaziorako datuak
- Identifikaziorako kodeak edo gakoak
- Posta helbideak edo helbide elektronikoak
- Datu akademikoak edo profesionalak
- Datu ekonomikoak

Bereziki babestutako datuak: Ez da bereziki babestutako daturik tratatzen.